top of page

1.- Hasierako fasea:


Azken ebaluazio-saioan, irakasle-taldeak erabakiko du ikasleak mailaz pasatu behar duen ala ez.
(I. eranskina)

2.- Plangintza egin eta abian jartzeko aldia (hurrengo ikasturteko hasiera):


Irakasle-talde berriak, kontsultorearekin/orientatzailearekin batera, hezkuntza
indartzeko banakako plana zehaztuko du.
(II. eranskina), abiapuntutzat hartuta aurreko taldeak egindako txostena.
Plan hori martxan jartzeko, programazioa egokitu beharko da, errefortzuak antolatu, eta planaren jarraipena koordinatu.
BHn departamentu didaktikoek beren gain hartzen dute arloetako irakaskuntzak antolatu eta garatzearen ardura.
Aldi horretan, hasierako elkarrizketa bat egingo da familiarekin, finkatutako planaren berri emateko eta idatziz jasotzeko lankidetza-konpromisoak (III. eranskina).

3.- Jarraipen aldia (ikasturtean zehar):


Taldeko irakasle guztiek lan egingo dute gelan, ikasle bakoitzaren jarraipena egiten, segurtatzeko planifikatutako ekintzak eraginkorrak diren ala ez konprobatzeko, eta ez badira, ekintza horiek berriro bideratzeko.
Landutako gaiak, banakako planaren (II eranskina) jarraipeneko atalean jasoko dira, eta ikasketa burutzari emango zaio horren berri.
Kontsultoreak edo orientatzaileak aholkuak emango dizkio irakasle-taldeari prozesuan zehar.
Arreta berezia jarriko da familiekiko lankidetzan.

4.- Ebaluazio aldia (ikasturte-amaiera): 


Irakasle-taldeak HIBPren azken ebaluazioa egingo du; kontuan izango ditu, alderdi hauek:
1.Planifikatutako ekintzen betetze-maila eta balorazioa.
2.Ikasleak zer aurrerapen egin duen gaitasunak eskuratzen eta zer emaitza lortu duen.
3.Familiarekiko lankidetza eta komunikazioa.
4.Hurrengo ikasturtean planagaz jarraitu behar den ala ez.

Ikaslearen karpetan jasoko dira balorazio eta proposamenok.

Balorazio garrantzitsuenak ikastetxeko dokumentazio orokorrean jasoko dituzte.

bottom of page