top of page

LOEk, Eusko Jaurlaritzaren 175/2007 Dekretuak, oinarrizko hezkuntzaren curriculuma sortu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duenak (34.1. artikulua) eta 2008ko uztailaren 7ko Agindua, oinarrizko hezkuntzan ikasleen ebaluazioa arautzen duena (20. artilukua), adierazten dute:


• Lehen Hezkuntzan, Ikasleak hurrengo hezkuntza‐ziklora igaroko dira ikasi ez dituztenak gorabehera, horrek ez badu eragozten hurrengo zikloari behar bezalako probetxua ateratzea. Hurrengo ziklora igaroko dira, halaber, bermatzen bada laguntza emango zaiola ikasleari, aurreko hezkuntza‐etapan ikasi gabekoak ikas ditzan. Gora egin ezean, oinarrizko gaitasunak indartzeko edo berreskuratzeko berariazko plan batez lagundu beharko zaie.


• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagokionez, “irakasgai guztiak gainditu gabe hurrengo ikasturtera igarotzen direnek heziketa‐prozesua indartzeko irakasle‐taldeak ezarriko duen programa egin beharko dute (ikasi gabekoa ikastea izango da programa horren helburua)”. Gora egin ezean, “neurri horiek hartuta, berariazko plan bat egin beharko da ikasle bakoitzarentzat, aurreko ikasturtean hautemandako zailtasunak gainditzera bideratua”.


Hezkuntza  Sailak  ikastetxe  publikoetan 12/13  ikasturtea  antolatzeko  ebazpenetan  (2.3  atalean)zehazten  duenez, “Ikastetxe  bakoitzak  ezarri  beharko  du  bertako Hezkuntzako  errefortzuko  plana,  eta  bertan  jasoko  dira ikasleen  laguntza-premiak  asetzeko  egokien  ikusten  diren  ekintza  eta  estrategiak  (…) Errefortzu-plan  horrek  Aniztasunari  arreta  emateko  planean  sartuta  egon beharko du”

bottom of page